Ingurumena

Petronorren izandako azken isuriak salatu dituzte

Aireko partikulak neurtzen dituzten estazioak ez dabiltzala ohartarazi dute.

Manifestazioa egin dute goizean, Zierbenatik Muskizera, Petronorren azken isuriak salatzeko. @OTERO_MIKEL
Ibai Maruri Bilbao.
2019ko otsailaren 9a
07:37
Entzun

Joan diren astearte eta asteazkenean Petronorrek egindako isurien aurkako salaketa ipini du Meatzaldea Bizirik plataformak Ertzaintzan, eta gaur gizarte osoari eman nahi izan diote horren berri. Manifestazioa egin dute goizean, Zierbenatik Muskizera, Las Carreras auzotik Petronorren findegira. Bizkaiko Meatzaldeko bizilagunek usain txarra nabaritu zuten egun horietan. Hainbatek eztarriko eta buruko minak eta botagalea izan dituzte. "Petronor ez gara labezomorroak", ohartarazi diote enpresari. Eurak pozoitzen ibiltzea egotzi diote.

Jaurlaritzari ere "arduragabe" jokatu izana leporatu diote. Besteak beste, isuriak egon diren egunotan, ez du larrialdi planik martxan ipini. Eta Las Carreras auzoan duen aireko partikulen neurgailua matxuratuta dagoela salatu dute. Horrez gainera, neurketak manipulatu egiten direla uste dute, gorantz nabarmentzen diren kopuruak desagertu egiten direlako, denbora igarotakoan. 

Urtarrilean Bizkaiko Fiskaltzak Muskizko findegian izandako isuri bat ikertzeari ekin zion, bizilagunek gutun bat jaso ondoren. Petronorren isuriak epaitegietara iristen diren lehen aldia da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.