Ertzaintza

Oraingo polizia eredua "porrota" dela uste dute Erne eta Esan sindikatuek

Ertzaintzan dagoen "hondamendiaren" aurrean, itxaroteko garaia "amaitutzat" jo eta mobilizazioei ekingo diete berriro.

Ertzain talde bat, Gasteizen, artxiboko argazki batean. ENDIKA PORTILLO, FOKU
gotzon hermosilla
2019ko otsailaren 14a
07:20
Entzun

Ertzaintzaren Erne eta Esan sindikatuek uste dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko arduradun politikoek "kudeaketa tamalgarria" egiten dutela, eta horren ondorioak direla, besteak beste, "prestakuntza falta, lan baldintza duinen gabezia, lan hitzarmen berri eta duinik eza eta krisi garaian galdutako eskubideak ez berreskuratzea".

7.300 ertzain daude gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina, sindikatuen ustez, 8.000 beharko lukete. Horren ondorioa da, haien esanetan, Ertzaintzan dagoen "kaosa", eta "herritarrak gehien kezkatzen dituzten delituek gora egin izana". Eman dituzten datuen arabera, 2017tik 2018ra %36 igo dira genero indarkeria delituak, %12 ohiko lapurretak, %57 etxeetan egindako lapurretak eta %37 iruzurrak.

Horren aurrean, mobilizazioei ekingo diete ertzainek. Hilaren 19an, elkarretaratzea egingo dute Sestaoko (Bizkaia) ertzain etxearen aurrean, eta handik manifestazioa egingo dute Barakaldoko (Bizkaia) udaletxeraino. Geroago, beste zenbait herritan egingo dituzte elkarretaratzeak. Gainera, iragarri dute harremanetan jarriko direla UEFA eta beste kirol erakunde batzuekin, eta jakinaraziko dietela ez daudela prestaturik 2020ko Eurokopako futbol txapelketari eta antzeko beste kirol ekitaldiei behar besteko erantzuna emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.