Reala 3 - 1 Sevilla

Espainiako Kopako finala jokatuko du Realak

Partida bikaina jokatu dute Arkonadarenek. Zaleek Donostiako martxa abestuz ospatu dute garaipena. Granada dute orain begiz jota; Atletico Madril izango dute aurkari finalean. 

Realeko jokalariak garaipena ospatzen, zelaian. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
ainara arratibel gascon
2019ko otsailaren 18a
11:42
Entzun

Poza izan da nagusi Anoetan. Ez da gutxiagorako. Lehen aldiz Espainiako Kopako finala jokatuko du Donostiako taldeak. Izan ere denboraldi bikainari, amaiera ezin hobea emateko aukera izango dute Arkonadarenek, Atletico Madrilen aurkako azken partida horretan. 

Gaurkoan ere bikain aritu dira Realeko jokalariak. Eurak izan dira markagailua estreinatzen lehenak, partida hasi eta berehala 1-0ekoa egin du Nuria Gomezek. Baina gutxi iraun die lasaitasunak. Izan ere, Maddi Torrek berdindu egin du, eta urduritasuna itzuli da zelaira. 

Kolpea izan da Torreren gola. Baina azkar irauli dute berriz ere markagailua eta Carla Bautistak egin du txuri-urdinen bigarrena 2-1 26. minutuan. Aurretik joateak ematen duen indarrarekin, hirugarrena sartzear izan dira etxekoak minutu gutxira.Aukera bikoitza izan dute Kianak eta Leire Bañosek. Txuri urdinen artean nabarmendu da Baños gaur. 

Atsedenaldiaren ostean, indartsu irten dira txuri-urdinak zelaira, eta laster heldu da garaipena bermatu duen gola. 53. minutuan izan da, Ane Etxezarretaren jaurtiketa bikain bati esker. Hortik aurrera ospakizuna izan da nagusi harmailetan bildutako 18.731 zaleen artean. Donostiako martxa abestuz ospatu dute etxeko taldea finalerako sailkatu izana. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.