Polizia operazioa

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian, Espainako herri bateko zinegotzi baten heriotzarekin lotuta

Javier Ardines Llaneseko (Asturias, Espainia) IUren hautetsia iazko abuztuaren 16an hil zen, buruan zenbait kolpe jasotzearen ondorioz.

Javier Ardines Llanesen IUko zinegotzi zenaren heriotza saltzeko elkarretaratzea, iazko abuztuaren 20an, Llanesen (Asturias, Espainia). ALBERTO MORANTE, EFE
2019ko otsailaren 19a
12:29
Entzun

Guardia Zibilak hiru gizonezko atxilotu dituz Bizkaian Llaneseko zinegotziaren heriotzarekin zerikusia dutelakoan. Auzi berarekin lotuta, beste bizkaitar bat ere atxilotu dute Suitzan, eta haren estradizioa eskatu du Poliziak. Atxilotuen etxebizitzak miatzen ari da Guardia Zibila.

Javier Ardines IUko zinegotzi zena etxetik irten eta gutxira hil zen, iazko abuztuaren 16an. Buruan jasotako kolpeen ondorioz zendu zen. Etxebizitzatik 300 metrotara aurkitu zuten haren gorpua. 52 urte zituen.

EFE berri agentziaren arabera, Guardia Zibilak baztertu egin du motibazio politikoko hilketa izatea. Poliziaren hipotesi nagusia da harreman sentimentalei lotutako arrazoiak izatea tarteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.