Herritarren manifestaziorako eskubidea defendatu du Rullek

arantxa elizegi egilegor
2019ko otsailaren 20a
07:26
Entzun

Kataluniako erreferendum egunean eta haren aurretik egon ziren manifestazioen inguruan galdetu dio fiskalak Josep Rull kontseilari ohiari, eta baita Espainiako Poliziaren aurkako erasoen berri ote zuen ere. Rullek, ordea, indarkeria mota guztiak gaitzesten dituela berretsi du eta defendatu du herritarren eskubidea dela protesta egitearena. "Zuek [Fiskaltzakoek] iskanbiltzat jo duzue irailaren 20koa. Niretzat manifestatzeko eskubidea zen".

Lurralde Antolaketarako kontseilari ohiak nabarmendu du, gainera, baketsuak izan zirela manifestazio horietako gehienak, eta berari ere behin beino gehiagotan egokitu izan zaiola independentziaren aurkako anifestarien artean igarotzea, eta tarteka baita mossoen babesa behar izatea ere. Baina zehaztu du erreferendumaren ingurumarian inork indarkeriarik erabili bazuen, hori Espainiako Polizia izan zela.

Segurtasun indarrak Kataluniara eraman zituen Piolin ontziari Palamosen porturatzen ez uzteari buruz ere galdetu dio fiskalak Rulli, eta hark erantzun dio ontziko arduradunek ez zutela porturatzeko eskari formalik aurkeztu, ezta argitu ere itsasontzian segurtasun indarrak zeudela: "Konponketa batzuk egiteko hogei eguneko baimena eskatu zuten, eta portutik ezezkoa eman zitzaien ez zegoelako horretarako tokirik". 

Boto paper eta hautetsontziei buruz galdetuta, berriz, non eta nork kudeatu zituen ez zekiela erantzun du kontseilari ohiak, baina zehatzu du "herrialdearengan itxaropena" zuela eta horregatik zuirtatu zuela bozkatzeko aukera izango zela. "Ez dakit non inprimatu zituzten boto txartelak. U-1ean bazeuden, hori badakit nik bat erabili nuelako, baina ez dakit non inprimatu zituzten".

Katalanez aritzeko eskubidea

Fiskalak 16 urteko kartzela zigorra eskatzen du Lurralde Antolaketarako kontseilari izandakoaren aurka; 11 eta erdi estatuko abokatuak eta 74 akusazio partikularrak. Egoera horretan, bere hizkuntza deklaratu ezin izatea urraketa larritzat jo du Josep Rull buruzagi subiranistak.

"Nik katalanez hitz egin eta aldiro isildu beharko banu itzultzaile batek nik esandakoak gazteleara itzuli arte, nire deklarazioa ez litzateke berdin ulertuko. Ondorioz, nire ama hizkuntzari uko egin behar diot, eta horri, egoera honetan, urraketa larria deritzot", kritikatu du.

[youtube]https://youtu.be/wANx6sUcA9I[/youtube]

Rullek gogorarazi du munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzetako bat dela katalana, eta hala ere, Espainian askok "mehatxutzat" jotzen dutela hizkuntza hura. Epaileak ukatu du auzitegiak katalan hizkuntza mehatxutzat ikusten duenik, eta erantzun dio lehendik ere azaldu dutela zergatik ezin den katalanez deklaratu.

Rullek uko egin dio Voxen abokatuari erantzuteari, "arrazakeriaren eta bazterkeriaren biktima" izan direnekiko errespetuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.