Gazte bat hil da Muskizko eskola batean, arnas gelditze batengatik

Larrialdi zerbitzuetako anbulantzia bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ (FOKU)
2019ko martxoaren 1a
14:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Muskizko San Juan auzoko institutuan (Bizkaia) gertatu da ezbeharra, 11:10 inguruan. Ikasgelan zendu da. Neska adingabe bat da hildakoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, Ertzaintzak ikastetxearen deia jaso du neska bat ondoezik zegoela jakinarazteko.

Larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin neska bizirik mantentzeko. Baieztatu dute neska arnasa ezin hartuta hil dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.