Suteak

Muskizko sutea nahita piztutakoa izan dela dio alkateak

Hainbat sute izan dira azken orduetan Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eibarren (Gipuzkoa), Amoroton (Bizkaia), Igorren (Bizkaia) eta Trapagaranen (Bizkaia) piztu diren suteak itzali egin dituzte goizalderako. Lesakan eta Beran (Nafarroa) sua itzaltzeko lanetan jarraitzen dute.

Muskizko Carrascal auzoan piztu den sutea. MUSKIZKO UDALA, @MUSKIZ
2019ko martxoaren 4a
17:14
Entzun

Muskizen, 50 hektarea baino gehiago erre ditu atzo Carrascal auzo inguruan piztu zen suteak. 19:30 inguruan zabaldu da indarrez sua, haizeak hauspotuta. Sutearen ondorioz, itxi egin behar izan dituzte A-8 autobidea eta N-634 errepidea. 02:00etatik irekita daude biak.

Carrascal auzoko bizilagunak etxetik atera dituzte, sutearen indarra ikusita. Gauean itzultzeko moduan izan dira.

Borja Liaño Muskizko alkatearen esanetan, zantzu guztien arabera, nahita piztutakoa izan da sutea. Suhiltzaileek 10:00ak aldera itzali dute guztiz.

Muskizekoa ez da izan azken orduetako sute bakarra. Atzo, suteak piztu ziren Trapagaranen, Igorren, Amoroton eta Eibarren ere. Guztiak goizaldean itzali dituzte suhiltzaileek.

Nafarroan, berriz, lanean jarrraitzen dute suhiltzaileek Lesakan eta Beran. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, eguraldi aldaketarekin sua itzaltzeko baldintzak hobetzea espero dute. Lesakan, Zalain auzoan zabaldu da sutea. Beran, berriz, Kaule auzoa izan da kaltetua.

Guztira, 11 sutetan esku hartu behar izan dute Nafarroako suhiltzaileek azken orduetan. Azpilikuetan, Oizen, Donezteben, Ezkurran, Tuteran, Cascanten, Donamarian eta Zubielkin aritu dira sua itzaltzeko lanetan.

Atzo, gazte bat hil zen Villabuenan (Araba), sute batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.