Espainiako gobernuburu batek aurrenekoz bisitatuko du Euskaltzaindia

Pedro Sanchez astezkenean izango da Bilboko egoitzan. Egun horretan Donostian eta Gasteizen ere izango da.

Pedro Sanchez, ekitaldi instituzional batean. ANDREU DALMAU (EFE)
2019ko martxoaren 4a
21:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango da asteazken eguerdian. Gobernuak berak antolatu du ekitaldia. Laburra izango da: liburutegia ikusiko du eta ohorezko bisiten liburuan sinatuko du.

Espainiako gobernuburu batek Euskaltzaindira eginiko lehen bisita izango da.

Espainiako Gorteak deseginda, PSOEko buruzagia hauteskundeei begira dabil buru belarri. Asteazkenean , Euskal Herrira egingo duen bidaian, Donostiako Kursaalean izango da, Change the Change klima aldaketari buruzko nazioarteko topaketaren hasieran.

Ondoren, Bilbora joango da, Euskaltzaindiaren egoitzara, eta iluntzean, Gasteizen izango da, arratsaldeko 19.00etan Europa Jauregian sozialistek egingo duten ekitaldi politiko batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.