Albistea entzun

Osasuna

Paziente baten GIB birusa erremisioan sartzea lortu dute, zelula amen bidez

Zientzialariek egoera horretara eramatea lortu duten bigarren pazientea da; aurreko kasua 2009. urtekoa da

GIB birusaren argazkia hiru dimentsiotan.
GIB birusaren argazkia hiru dimentsiotan. BERRIA

Arantxa Iraola -

2019ko martxoak 5

"Berlineko pazientea deitua ez zen anekdota bat izan; lor daiteke birusaren erabateko erremisioa". Baikor solastatu da gaur IciTem ikerketa taldeko ordezkari Javier Martínez-Picado GIB birusaren inguruan erdietsi duten azken lorpena hizpide hartuta. Izan ere, 2009an Berlinen paziente batekin lortu zutena egikaritu dute orain Londresen ikertzaileok beste batekin: GIB birusa erremisioan sartzea lortu dute zelula amen transplante baten bitartez. Transplantea egin eta hamasei hilabetera birusaren aurkako botikak hartzeari utzi zion, eta orain, hemezortzi hilabeteren ostean, birusik ez da ageri.

Gaur eman dute paziente honekin egindako lanaren berri ikertzaileek Nature aldizkarian. Kataluniako IrsiCaixa institutuak koordinatu du prozesua, Londreseko University College eta Utrecheteko Medical Center University ikerketa zentroekin. IciStem egitasmoan ari dira, zelula amekin lor daitezkeen aurkikuntzak aztertzen. Kasu honetan pazientea 2003. urtetik zen GIBduna; 2012. urtean linfoma bat atzeman zioten, eta hori tratatzeko egin zioten zelula amen transplantea, 2016. urtean. Zelula horiek mutazio jakin bat zuten, GIB birusaren sarbide eragozten duena, eta itxura guztien arabera, horrek lortu du birusaren erremisioa.

Oraindik, ordea, arloan ikertzen jarraitu behar dela onartu dute adituek, eta transplante horiek soilik egin daitezkeela bestelako osasun arazoren bat tartean dagoenean, ez propio GIBaren aurka egiteko. Berlinen artatu zuten pazienteren kasuan, esaterako, leuzemia bat zuelako egin zioten transplantea, eta Londresekoaren kasuan, linfoma baten ondorioz. Martinez-Picadok atzo gogoratu zuen transplante horiek "arrisku handikoak" direla, eta kasu oso zehatzetan besterik ezin direla egin; GIBaren aurkako botikak kentzeko prozesua ere arta handiz egin behar da, eta medikuen kontrolpean. Izan ere, ongi atera da bi pazienteon kasuetan, baina beste hainbatetan ez da lortu, transplantea eginda ere, GIBdunek birusaren aurkako botikarik gabe jarraitzea.

Horregatik, tentuz ibili nahi dute oraindik ikertzaileek: "Ez dugu sendaketaz mintzatu nahi: zuhurrak izan nahi dugu". Kasu arrakastatsuon bidez, ordea, ikerketan aurrera jarraitzeko gako interesgarriak lortzen ari direla onartu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurkezpena, Mungian. ©Aritz Loiola / Foku

Publikoa, 30. aldiz babestua

Isabel Jaurena

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute gaur, Mungian. Bestaren bitartez eskola publikoaren aldeko aldarria egitea da ekitaldiaren helburu nagusietako bat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.