Euskaraldia

Euskaraldia ikertzeko azken galdetegia betetzeko tartea zabaldu dute

Iaz azaroaren 23tik abenduaren 3a egin zuten Euskaraldia, eta hirugarren galdera sortaren ondoren, irailerako atera nahi ditu emaitzak Soziolinguistika Klusterrak.

Ahobizi eta belarriprest rolak erabili zituzten lehen Euskaraldian, eta bigarrenean ere hala egingo dute. BERRIA.
2019ko martxoaren 5a
07:11
Entzun

Iazko azaroaren 23tik abenduaren 3a egin zuten Euskaldia lehen aldiz: 225.000 lagunek hartu zuten parte, ahobizi edo belarriprest rola hartuta. Ariketa hark eragindakoa eta utzitako ondorioak aztertzeko asmoz, ikerketa bat jarri zuen martxan Sozilinguistika Klusterrak, eta uda osterak espero dituzte emaitzak. Ikerketa hori egiteko, hiru galdera sorta prestatu zituzten, teknika kuantitatiboak zein kualitatiboak erabiliz. Zabalik da hirugarren galdetegia betetzeko epea.

Alderdi kuantitatiboari dagokionez, partaideek erantzundako galde-sortetan oinarrituko dira emaitzak. Euskaraldia hasi aurretik bete zuten lehen galdetegia, bukatu eta berehala bigarrena, eta hirugarren galdera sorta betetzeko epea ireki dute orain. Helburua da Euskaraldian parte hartu zutenek "nola bizitu duten eta hizkuntzaren erabileran eta ohituretan zein eragin izan duen" ezagutzea.

Hiru galdetegiak lotuta daudenez, aurreko biei erantzun dietenak gonbidatu dituzte hirugarren hau betetzera. daude hirugarrena betetzera gonbidatuta. Internet bidez beteko dituzte, emailez, edo webgune honetan klik eginda.

Ikerketa kualitatiboari dagokionez, lagin bat osatu dute, ezaugarri desberdinetako herriak eta denetariko profilak dituzten herritarrekin: "Horiek Euskaraldiaren antolaketa eta parte hartzean zehar izan dituzten bizipenak azalduko dituzte ikuspegi pertsonal eta subjektibotik". Irailerako espero dituzte emaitzak, eta arduradunek aurreratu dutenez, hainbat gune jarriko dituzte "interesa duen orok, euskararen aldeko herritar zein eragileek eta beste hizkuntza gutxituetako ordezkariek Euskaraldiaren emaitzak elkarrekin eztabaidatu eta dagozkien ikasgaiak partekatzeko". Hitzordu horien berri aurrerago emango dute Eusko Jaurlaritza, Topagunea eta Soziolinguistika Klusterrak.

Urtarrila amaieran iragarri zutenez, 2020ko udazkenean egingo dute Euskaraldia bigarren aldiz. Herritarren ariketa izango da, baina eragin asmo dute entitateetan ere, euskaraz gehiago egiteko neurriak har ditzaten, beren eremuan euskararen erabilera areagotzeko. Erakunde publikoei, eragileei eta enpresei eragin nahi diete horrela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.