Angel Aintziburu idazle eta ohorezko euskaltzaina zendu da

Aintziburuk euskararen eta Luzaideren historiaren inguruko lanak idatzi zituen.

jarraia163668.jpg
Berria
2019ko martxoaren 6a
14:08
Entzun

Euskaltziandiak jakinarazi du Angel Aintziburu hil egin dela, bart. Aintziburu Luzaiden (Nafarroa) jaio zen, 1930ean, eta lan askotan aritu zen bere bizitzan: artzain, unai, zurgin... Baina, horrekin batera, asko ikertu zuen euskararen inguruan. Hizkuntzaren alde egindako lanarengatik, hain zuzen, ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2014an.

Luzaideren historia ere ikertu zuen, eta bi liburu idatzi zituen: Luzaiden gaindi (Elkar, 2002) eta Luzaiden gaindi II (Elkar, 2009); lehena Jean-Baptiste Etxarrenekin batera idatzi zuen, eta bigarrena, berriz, bakarrik. Biek herriko ohitura zaharrak, istorioak, Akontakizun bitxiak eta pasarte ezezagunak biltzen dituzte. Erretiroa hartua zuenetik, Aintziburu herriko etxeen historiak biltzen ari zen.

Kazetari ere aritu zen, Irulegiko irratia-n, Irati irratia-n eta Euskalerria irratia-n.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.