Indarkeria matxista
Egunean 20 salaketa jartzen dituzte genero indarkeriagatik Hegoaldean
Epaitegiekez dute onartzen erasotzaileengandik babesteko hiru eskaritik bat.

CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, Hego Euskal Herrian inoiz baino salaketa gehiago jaso zituzten iaz epaitegietan: 7.527. Alegia, egunean 20 salaketa baino gehiago. Azken bost urteetan urtez urte hazi da gisa horretako salaketen kopurua.
Urtebeteko eboluzioari dagokionez, 2017tik 2018ra %7 handitu dira salaketak —499 gehiago izan dira—. Urte tarte luzeagoa hartuz gero, %44 handitu dira 2008tik.
Denera, 1.273 pertsona epaitu zituzten iaz, eta 1.155 zigortu. Epaitutako kasuen %91k zigor epaiarekin amaitu zuten.
Era berean, epaitegiek atzera bota zituzten biktimek eskatutako babes neurrien %34; 2017an, %38.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.