Lilatoia

Lorea Ayalak bigarrenez irabazi du Lilatoia

6.000 emakumeko muga gainditu du aurtengo Lilatoiak, eta asko izan dira parte hartu ezinik geratu direnak ere. 

jarraia163828.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko martxoaren 10a
10:51
Entzun

Giro ederrean egin dute aurten ere Lilatoia. Iazko abendu hasieran zabaldu zituzten izena emateko zerrendak, baita berehala bete ere. Orotara, 6.265 korrikalarik hartu dute parte lasterketan, eta asko izan dira atera ezinean geratu direnak ere. Hainbeste, ezen antolatzaileak pentsatzen hasiak diren hurrengo urterako azpiegiturak handitzea. Izan ere, izen emateen kopurua asko hazi da urte batetik bestera; iaz, 5.000 inguru lasterkarik hartu zuten parte.

Bigarren urtez jarraian Lorea Ayala donostiarrak irabazi du Lilatoia, bost kilometroko ibilbidea 17 minutuan osatuz. 30. ekitaldia zuen aurtengo lasterketak, eta, hori dela eta, leloa ere berezia jarri diote: 30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz.

Urtero bezala, giro bikaina izan dute lasterkariek ibilbide osoan. Jendetza parte hartzen eta jendetza animatzen, eta, bidean, musika eta aldarrikapenak nagusi. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.