Lan osasuna

Langile bat hil da, Zumaian

Heriotza ez traumatikoa izan da, urteko laugarrena, LABen arabera.

Iker Aranburu.
2019ko martxoaren 11
18:10
Entzun

LAB sindikatuak jakinarazi du langile bat hil dela Zumaiako Mendiaraiz enpresan. 41 urte zituen, eta emakumea zen. Sindikatuak azaldu du "istripu ez traumatikoa" izan dela, baina ez du argitu heriotza nola hil den langilea.

LABek elkartasuna eta babesa adierazi dizkie hildakoaren senideei eta ingurukoei. Bere zenbaketaren arabera, 2019. urtea hasi denetik bederatzi lagun hil dira lanean ari zirela. Bost izan dira istripuz, eta beste lauek heriotza naturala izan dute. Azkenaldian heriotz ez traumatikoak handitzen ari direla ziurtatu du, eta lan baldintzei egotzi die errua. "Lan istripu guztien atzean lan baldintzak eta lanaren ezaugarriak daude. Erritmo azkarrak, presioak lan zamak...gaixotasun ezberdinak sortarazten dituzte, eta, hainbatetan, heriotzera eraman".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.