Indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte, kalean emakumeei eraso egitea leporatuta

Igandean izan zen erasoetako bat, Arrasaten (Gipuzkoa). Atzo, berriz, gizon bat atxilotu zuten udaltzainek Bilbon, andre bat jotzea egotzita.

Indakeria matxistaren aurkako mobilizazio bat, artxiboko argazkian. JON URBE, FOKU
2019ko martxoaren 12a
18:00
Entzun

Bilboko Udalak gaur jakinarazi duenez, gizon bat atxilotu zuten atzo eguerdian udaltzainek, Zazpikaleetan. Emakume batek poliziengana jo zuen, gizon bat jotzen ari zitzaiolako, eta udaltzainek atxilotu egin zuten erasotzailea. Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta "konplize ez izateko" deia egin die herritarrei.

Ertzaintzak ere eman du gaur antzeko eraso baten berri. Arrasaten gertatu zen hori, igandean. Gizon bat emakumezko bikotekideari joka hasi zen kalean, eta atxilotu egin zuten ertzainek. Andrea ospitalera eraman behar izan zuten, zauriak artatzeko. Udalak gogorarazi du "instituzioek nahiz euskal gizarte osoak" dutela indarkeria matxistaren aurka "borrokatzeko ardura".

Arrasateko Martxoaren 8ko plataformak elkarretaratzera deitu du gaurko, igandeko erasoa salatzeko. 20:00etan izango da bilkura, herriko plazan.

Atzo, EAJk ekitaldi bat bertan behera utzi zuen Errenterian (Gipuzkoa), andre batek eraso matxista bat pairatu zuela ikusita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.