Musika

Euskarazko disko onenaren Etxepare saria jaso du Ordorikak

Espainian antolatzen diren MIN Premios de la Música Independiente sarien barruan jaso du Ordorikak aitortza hori.

jarraia163974.jpg
Berria
2019ko martxoaren 14a
10:01
Entzun

Euskarazko disko onenaren Etxepare saria jaso du Ruper Ordorikak, iaz argitaratutako Bakarka lanarengatik. Madrilgo Circo Price antzokian banatu zituzten sariak atzo iluntzean, eta Ordorika bertan izan zen garaikurra jasotzeko. Hain zuzen, atzo goizean Madrilgo Universidad Complutensen kontzertua eman zuen, eta bihar Círculo de Bellas Artes aretoan joko du.

Euskarazko disko onenaren saria jasotzeko beste lau hautagaiak honako hauek ziren: Txertaketa (Broken Brothers Brass Band), Azken indioak (Gatibu), Dena oskol (Izaki Gardenak) eta Ultravioleta (Revolta Permanent).

Morgan taldea izan da sarituena MIN sarien aurtengo ekitaldian, bost garaikur jaso baititu: rock diskorik onena (Air), zuzenekorik onena, ekoizpenik onena, artistarik onena eta urteko albumik onena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.