Espainiako Hauteskundeak
EH Bilduk Kongresurako zerrendaburu izateko hautagaiak proposatu dizkie oinarriei
Pozueta, Matute, Aizpurua eta Ruiz de Pinedo proposatu ditu. Oinarriek larunbat gauerdira arteko epea izango dute hautagaiak bozkatzeko. Igandean emango du EH Bilduk bozketaren emaitzen berri.

EH Bilduk osatu du Espainiako Gorteetarako zerrenda proposamena. Oinarriek eman beharko diete oniritzia koalizioko zuzendaritzak Kongresurako eta Senaturako aurkeztu dituen hautagaiei.
Kongresurako zerrendetan, Oskar Matute diputatu izandakoa aurkeztuko litzateke hautagai nagusi Bizkaian; Araban, Iñaki Ruiz de Pinedo; Gipuzkoan, Mertxe Aizpurua, eta Nafarroan, Bel Pozueta.
ðÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂï¸ÂÂÂÂð³ï¸Â Zerrendaburu hauek proposatu dizkiegu EH Bilduren oinarriei Kongresurako.
— EH Bildu (@ehbildu) 2019(e)ko martxoaren 15(a)
ð Gipuzkoa: @MertxeAizpurua | @JonInarritu
ð Bizkaia: @OskarMatute | Idurre Bideguren
ð Nafarroa: Bel Pozueta | @EnekoCompains
ð Araba: Iñaki Ruiz de Pinedo | @MaddIsasi pic.twitter.com/qv2wm6eS4D
Senaturako, berriz, Oihana San Vicente proposatu du zuzendaritzak zerrendaren lehen posturako Araban; Bizkaian, Arantza Gutierrez; eta Gipuzkoan, Gorka Elejabarrieta. Nafarroan EH Bildu Senaturako koalizioan aurkeztuko da Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrarekin.
EH Bildun izena emana duten kideek larunbateko gauerdira arte izango dute nahiago duten hautagaien aldeko botoa emateko aukera, EH Bilduren webgunearen eta aplikazioaren bidez. Igandean, oinarriek aukeratutako hautagaien aurkezpen ekitaldia egingo du EH Bilduk Donostian.
Koalizioak adierazi du proposatutako hautagaiak "pertsona prestatuak eta konprometituak" direla.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.