Sutea

23 urteko gizon bat hil da Bermeon, sute batean

Etxeko sukaldean sua piztu, eta kea arnastuta hil da. Ikertzen ari dira zerk eragin duen.

2019ko martxoaren 17a
08:02
Entzun

23 urteko gizonezkoa hil da Bermeoko (Bizkaia) etxebizitza batean izandako sutean, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. 05:10 aldera jaso dute abisua, eta eta atera egin behar izan dituzte 30 bat bizilagun. Etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, eta kea arnastuta hil da gizona. Emakume bat ere artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek; kea arnasteagatik hura ere.

Bermeoko Askatasun bidea etorbidean izan da ezbeharra. Bermeoko alkateak Euskadi Irratian azaldu duenez, "sua ez da izan horrenbesterako, baina kea izan da arazo nagusia". Besteak beste, lekuan bertan izan da Ertzaintza, eta goizean itzuli ahal izan dute etxera gauez atera dituzten bizilagunek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.