Osakidetzako iruzurra

Nekane Murgak asteazkenean hartuko du Osasun sailburu kargua

Jon Darponen dimisioaren ondoren hark utzitako hutsunea beteko du Eusko Jaurlaritzan.

Nekane Murga, 2016an. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2019ko martxoaren 18a
09:54
Entzun

Asteazkenean Ajuria Enean hartuko du kargua Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Pasa den ostegunean Jon Darponek dimisioa eman zuen Osakidetzako iruzurragatik, oposizioak "behartuta", eta Murgak ordezkatuko du.

Ekitaldia 09:00etan hasiko da, eta Iñigo Urkullurekin batera, Jaurlaritzako beste sailburu guztiek hartuko dute parte. Ekitaldia amaitzean gobernuko kide guztiek argazkia aterako elkarrekin. Murgak adierazpenak egingo ditu ondoren, eta amaitutakoan gobernu berriaren lehen Gobernu Kontseilua egingo dute.

Azkenengo bi urteetan Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan da. Basurtuko ospitalean (Bizkaia) mediku lanetan aritu da hamar urtez. Medikuntza eta Kirurgia ikasketak ditu, eta Kardiologian doktorea da. Horrez gain, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde etikoaren batzordeko kidea da, Espainiako Kardiologia Elkarteko Kardiologia klinikoko atalburua eta Emakumeak kardiologian izeneko Espainiako lantaldeko koordinatzailea.

Urkulluk aurreko astean ziurtatu zuen Murgak «bermatuko» dituela sailburu ohiak abiarazitako egitasmoak, eta Darponek esan zuen «profesional bikaina» dela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.