euskal presoak

Madrilek beste hiru euskal preso hurbilduko ditu

Idoia Martinez Villabonara eramango dute, Oier Urrutia Logroñora eta Unai Lopez de Okariz Darocara.

2019ko martxoaren 19a
10:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Espetxeetako Instituzioek iragarri dute beste hiru euskal preso lekualdatuko dituztela Euskal Herrira. Idoia Martinez, Lamako (Galizia) espetxetik Villabonakora (Asturias) gerturatuko dute. Oier Urrutia ere Lamako kartzelan dago, eta hura Logroñokora (Errioxa) eramango dute. Eta Unai Lopez de Okariz, Granadakotik (Andaluzia) Darocakora (Aragoi).

Madrilen esanetan, kondenaren azkeneko partea betetzen ari dira, ez dute odol deliturik eta espetxe legedia onartu dute. EPPK-ko kideak dira Martinez, Urrutia eta Lopez de Okariz. Bigarren graduan jarriko dituzte.

Espainiako Gobernuan joan den ekainetik PSOE dagoenetik, 22 euskal preso hurbildu dituzte Euskal Herrira; haietatik hogei, azarotik aurrera. Beste lau, Euskal Herriratu egin dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.