Hezkuntza

Ikasle jaitsierari aurre egiteko neurriak eskaini dizkie Jaurlaritzak itunpeko sareko eragileei

Hezkuntza Sailak eskaini du ikasle galeragatik lanpostua galtzen duten itunpeko irakasleak sare eta patronal bereko ikastetxeetan kokatzeko laguntzak, baita irakasleen belaunaldi erreleboa erraztea ere.

Sindikatuek urtarrilaren 16an Bilbon egin zuten manifestazioaren irudia. LUIS JAUREGIALTZO / FOU
Jon Rejado.
2019ko martxoaren 21a
13:28
Entzun

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azaldu du “kezka handiz” ari dela jarraitzen Kristau Eskoletako eta IZEAko ikastetxeetako “lan gatazka”. “Begi bistakoa da ikasle eta familia askori eragindako kaltea”. Halaber, hori konpontzeko lan egiten ari dela berretsi du sailburuak. Lan hori “era diskretuan” izaten ari dela gaineratu du. Horrekin lotuta, jakinarazi du bi proposamen egin dizkiela sindikatuei eta patronalei.

Alde bakoitzak bere eskumen eta erantzukizunen barruko ekarpenak egin ditzatela eskatu du. Horren harira, Hezkuntza Sailak ikasleen beherakadari aurre egiteko neurriak jarri ditu mahaian. Batetik, ikasle faltagatik itxi daitezkeen gelen ondorioz lanposturik gal ez dadin, laguntzak eskaini ditu itunpeko sareko langileak sare eta patronal bereko ikastetxe batera mugitzeko. Bestetik, irakasleen lantaldean erreleboa errazteko proposamenak egin dizkie patronal eta sindikatuei.

Uriartek jakinarazi du ikasturtea hasi zenetik 30 bilera baino gehiago egin dituela patronalekin, sindikatuekin, baita ikasleen familiekin ere. Bilera horiek, ordea, isilpean egin direla gaineratu du. “Diskrezioa da akordioak lortzeko modua”.Azkenik, sindikatu eta patronalei akordioa lor dezatela eskatu die, ikasleen eskubideak bermatzeko. “Egoera konplexua da benetan, eta horregatik erantzukizunez jokatu behar dugu guztiok, bereziki hezkuntza patronalek eta sindikatuek”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.