Kultur politika

Eusko Jaurlaritzak urteko 12 ikuskizuneko muga kenduko du

Otsailaren 22an argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak Jendaurreko ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea Garatzeko Dekretua. Kultur eragileen protestek bultzatuta, "urgentziaz" tramiterako onartu du hura moldatzea.

Arteak Ireki plataformako kideak Eusko Legebiltzarraren aurrean protestan, otsailean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Berria
2019ko martxoaren 22a
17:29
Entzun

Jaurlaritzaren kultura dekretuak hasieratik harrotu zituen hautsak kultur munduan. Besteak beste, areto eta tabernetan kontzertuak gehienez hilean bi eta urtean hamabi izatera mugatzea zen haren helburua; puntu horrek sortu du, batik bat, kezka sortzaileen eta areto zein tabernetako jabeen artean, eta zehaztapen hori da, hain justu, orain ezabatzea nahi dutena. Segurtasun Sailak aldaketa proposamen bat aurkeztuko du, eta hor kendu egingo du gehienezko ikuskizun kopuruaren aipamena.

Arteak Ireki plataforman bildu dira dekretuaren aurkakoak. Hain zuzen, bihar, hainbat herritan mobilizazioak egingo dituzte, "auzo, herri eta hirietako kultur espazioen balioa defendatzeko".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.