Asia

Gutxienez 47 pertsona hil dira Txinan, leherketa baten ondorioz

Ekialdeko Yancheng hiriko instalazio kimiko batean sute bat piztu zen atzo. 640 pertsona zauritu ziren.

Berria
2019ko martxoaren 22a
18:37
Entzun

Txinako agintariek gaur jakinarazi dute 47 direla atzoko leherketan hil diren pertsonak, eta ohartarazi dute beste 32 oso egoera larrian daudela. Hango berri agentzien arabera, pestizidak egiteko lantegi batean gertatu zen istripua, sute baten ondorioz, eta leherketaren eraginez behera etorri ziren lantegi horren inguruko hainbat eraikin. Cao Lubao Yanchengeko alkateak esan du sutea gaur itzali dutela.

Hong Kongeko South China Morning Post egunkariak, berriz, jakinarazi du lantegiko nagusiak atxilotu dituztela. Iturri horren arabera, lantegia kudeatzen duen enpresak sei zigor administratibo jasota zituen hondakinen kudeaketari, ingurumen eraginari eta airearen kutsadurari buruzko legedia urratzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.