AEB-ak

Trump eta Errusia elkarlanean aritu izanaren frogarik ez du aurkitu fiskaltzak

Txostenaren arabera, ezin liteke frogatu Errusiak Trumpen laguntza izan zuenik 2016ko presidentetzarako bozetan esku hartezko ahaleginean.

jarraia164365.jpg
2019ko martxoaren 25a
14:10
Entzun

Duela bi urteko urtarrilean, AEBetako presidentetzarako bozak egin eta gutxira zabaldu zen Errusiak ziber erasoetan eta propagandan oinarritutako kanpaina bultzatu zuela Hillary Clinton hautagai demokrataren hautagaitza indargabetu eta Donald Trump demokrata bultzatzeko. Handik gutxira, jakin zen ezkutuko harremanak izan zirela Trumpek kanpainako kideek eta Errusiako funtzionarioen artean. Informazio horiek hautsak harrotu zituzten, eta 2017ko maiatzean Justizia Departamentuan Robert Mueller fiskal bereziari eman zion gertatutakoa ikertzeko ardura.

Bi urte geroago heldu dira ondorioak. Muellerren txostenak ez du frogarik aurkitu esateko Trumpen eta Errusiaren arteko elkarlanik egon zenik 2016ko hauteskuneetan esku hartzeko. Hala ere, zalantzarako tartea uzten du. AEBetako fiskal nagusi Bill Barrek nabarmendu duenez, txostenak ez du ondorioztatzen presidenteak delitua egin duenik, baina ez du hura errugabetzen.

Estatuburuak, ordea, garaipentzat jo du txostena, eta "errugabetu" egiten duela adierazi du. "Jakinarazi berri didate ez zela azpijokorik egon Errusiarekin. Inoiz entzun dudan txorakeria handiena zen salaketa. Ez da azpijokorik egon eta ezta justizia oztopatzeko inolako ahaleginik ere", adierazi du buruzagi errepublikanoak. Horrez gain, estatuburuak "umiliagarritzat" jo du 22 hilabetez luzatu den ikerketa eta nabarmendu du jende askori egin diola kalte.

Bestelako irakurketa egin du Alderdi Demokratak. Nancy Pelosik eta Charles Schumer buruzagi demokratek gogorarazi dute txostenak ez duela baztertzen Trumpek justizia oztopatu izana. "Barr fiskalaren txostenak galdera asko eragiten ditu. Beharrezkoa da txosten osoa publiko egitea", adierazi dute demokratek komunikatuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.