Korrika

Madrilgo kaleak ere zeharkatuko ditu Korrikak

Korrikaren aldeko eguna antolatu dute Espainiako hiriburuan. Korrika sinbolikoa, herri bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte, euskararen aldeko klika aldarrikatzeko.

2019ko martxoaren 26a
12:30
Entzun

Madrilgo Euskal Etxeak, Linguas Ceibes Elkarteak eta Euskatuak elkarteak Korrikaren aldeko eguna antolatu dute Madrilen, apirilaren 6rako. Espainiako hiriburuko euskaltzaleek erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte bi orduz, Korrika sinbolikoan. 11:30ean hasiko da lasterketa. Bilbo biribilgunetik abiatu, Euskal Etxetik igaro eta Cornisa parkean amaituko da ibilbidea. Ondoren, manifestua irakurriko dute, eta euskal dantzak ikasteko aukera izango da Sustrai dantza taldeak lagundurik.

Parkean bertan, herri bazkaria egingo dute, eta 17:30ean Marianitoz Blai taldearen kontzertuarekin emango diote amaiera egunari.

Antolatzaileek Korrikarekin bat egitera deitzeko promozio bideoa ere egin dute. Korrikaren lekukoa Madrilgo hainbat txoko ezagunetan barrena ikus daiteke irudietan.

[youtube]https://youtu.be/QCLLU3OwJ6A[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.