Sutea
Baserri batek su hartu du Aiaran, bart gauean
Baserrian bizi diren bost bizilagunak eraikinaren barruan zeuden sua piztu denean, eta eraikinetik atera behar izan dituzte. Baserriak kalte handiak izan ditu.

Baserri batek su hartu du bart gauean, Araian (Araba), eta suak kiskali egin du eraikina. Ertzaintzak jakinarazi duenez, baserrian bizi diren familia bereko bost kide —hiru heldu eta bi adin txikiko— barruan zeuden sua piztu denean, eta eraikinetik atera behar izan dituzte. Beste etxebizitza batera lekualdatu dituzte.
Sutea 02:00ak aldera piztu daTxabarri-Madaria auzoan. Lehenengo, teilatuak hartu du su, eta baserri osora hedatu da ondoren. Suak kalte handiak eragin ditu, eta behera bota du eraikineko teilatua.
#Incendio de vivienda en Madaria (Ayala)
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) 27 de marzo de 2019
Etxe #sutea Madarian (Aiara)
Parques de Bomberos de Llodio e Iruña Oka en el lugar@BomberosAraba @112_SOSDeiak pic.twitter.com/UZFfIBGOvO
#sutea #Madaria #Aiara#incendio #Ayala #bomberos #suhiltzaileak #firefighters #fire @BomberosAraba @112_SOSDeiak pic.twitter.com/YRsfYxfggA
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) 27 de marzo de 2019
#sutea #Madaria #itzalita #incendio #extinguido pic.twitter.com/wYz5gMztrk
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) 27 de marzo de 2019
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.