udal hauteskundeak

Markel Olanoren kabineteburua, Ataungo alkategai

Xabier Barandiaran izango da EAJren zerrenbaburua. Jeltzaleek 1991n aurkeztu zuten azkeneko aldiz udal zerrenda.

Xabier Barandiarain, duela bi urte, Donostian. GORKA RUBIO, FOKU
2019ko martxoaren 28a
15:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Xabier Barandiaran, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabineteburua izango da Ataungo (Gipuzkoa) EAJren alkategaia maiatzaren 26ko hauteskudeetan, EAJren GBBk jakinarazi duenez. Hala erabaki zuten herriko EAJko afiliatuek atzo, aho batez, batzar batean. 2007-2011 legealdian ere izan zen Olanoren kabineteburua, hura orduan ere diputatu nagusi zenean.

EAJk 1991n aurkeztu zuen azkeneko udal zerrenda Ataunen, eta geroztik jeltzaleak hainbat hautagaitza independentetan izan dira. 2015eko udal hauteskundeetan, Herrigintza taldeak. Orduko bozetan bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen Herrigintzak. Beste bostak, EH Bilduk, eta honek du alkatetza. 11 botoko aldea izan zen bi taldeen artean.

Soziologoa eta unibertsitate irakaslea da Barandiaran (1969, Ataun), eta “ilusioz eta arduraz” hartu du Atauni “bultzada bat eman eta herria sendotzeko” apustua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.