Euskal presoak

Libre gelditu da Zengotitabengoa, Portugalen zegoen euskal preso bakarra

2010ean atxilotu zuten, eta handik bi urtera zigortu.

Andoni Zengotitabengoa, 2012an, Portugalen, Caldas da Rainhako auzitegian. CARLOS BARROSO, EFE
2019ko martxoaren 28a
10:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Andoni Zengotitabengoa Fernandez euskal presoa (EPPK) libre geratu da, Portugalen, Naiz.eus-ek jakinarazi duenez. Vale de Judeus kartzelan zegoen. Hain zuzen, Zengotitabengoa zen Portugalen zegoen euskal preso bakarra.

2010ean atxilotu zuten, Lisboan, eta 2012ko urtarrilean zigortu, hamabi urtera, bi urte lehenago Obidosko (Portugal) etxe batean aurkitutako ETAren 1.500 lehergaiekin lotura zuela egotzita.

Elorriokoa (Bizkaia) da.

Orain, euskal preso guztiak Euskal Herrian eta Espainiako eta Frantziako estatuetan daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.