Sagardoaren Txapelketa

Urriza eta Zaldua finalerdietarako sailkatu dira

40-34 irabazi diete Juanenea eta Azpirozi eta hauek, Segurola eta Endikak 26 tanto egin ezkero kanpoan dira. 

Zalduan 14 tantorekin amaitu zuen finalerdietarako sailkapena. MAIALEN ANDRES
2019ko martxoaren 29a
10:06
Entzun

A multzoa nahiko erabakita geratu da, Sagardoaren Txapelketan partida bat falta dela. Hirugarren jardunaldiko lehenengoan, Urriza eta Zalduak (Gaztañaga) 40-34 irabazi zieten Juanenea eta Azpirozi (Larre Gain), eta finalerdietarako sailkatu ziren; horiek sailkatuko badira, azken partidan Segurola eta Endikak (Petritegi) ez dute iritsi behar 26 tantora, Uterga eta Labakaren (Bereziartua) aurka. 

Urriza ta Zalduak ez zuten ongi hasi txapelketa, baina azken bi partidak irabazi eta zazpi puntura iristea lortu dute. Juanenea eta Azpirozek ere zazpi dituzte, baina beraien arteko partidak erabakitzen du berdinketa sailkapenean, eta Gaztañagak garaipen borrokatua lortu zuen. 

Partida parekatua eta ongi jokatua izan zen. Lau erremontistak aritu ziren oso serio eta maila onean. Aurrean, Urrizak ez zituen jokaldi asko egin, baina bai tanto ugari eta huts gutxi. Sendo aritu zen, eta defentsan, bikain, ohikoa den bezala. Juanenak aurre egin zion, eta ez zuen aurpegirik galdu; horri esker joan zen partida nahiko berdindua.

Atzean ere sendo aritu ziren Zaldua eta Azpiroz. Atzelari gorria hasieran urduri xamar hasi zen, baina nerbioak pasatu eta gero, hamalau tantorekin amaitu zuen, aurkariak baino bost gehiagorekin, eta hutsak ere gehiago egin zituen.

Abantaila txikiak eraman zituzten gorriak eta 30-29, eta, gero, 36-32 aurreratu ziren. Bikote bakoitza bere helburutik lau tantora zegoen, baina gorriek egin zituzten lau tantoak, eta urdinek bi bakarrik egin zituzten. Orain, Segurola eta Endikak 26 tanto ez egitea da beraien esperantza bakarra sailkatzeko. Zazpinako berdinketa egongo litzateke hiru bikoteen artean, kasu horretan, eta tanteoan sailkatuko lirateke. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.