Ezbeharra
Pertsona bat hil da Nafarroan, bi ibilgailuren arteko istripu batean
N-121 errepidean gertatu da ezbeharra, Tebas parean.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean N-121 errepidean, Tebas parean (Nafarroa). Ezbeharraren ondorioz, hiru pertsona eraman behar izan dituzte erietxera, haietako bi oso larri. Zaurituetako bat, hain zuzen, erietxera eraman eta minutu gutxira hil da.
Istripua gertatu den tokira joan dira Foruzaingoa eta Nafarroako Suhiltzaileak. Gertatutakoa ikertzen ari dira segurtasun indarrak.
Bestalde, hil egin da joan den asteartean Gasteizko hirigunean izandako erepide istripuan zauritutako motorzalea. Ariznabarreta auzian gertatu zen ezbeharra, astearte goizeko 11:50 inguru zirenean. Motorzalea zaurituta eraman zuten erietxera.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.