Bertsolaritza

Iñaki Viñasprek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Lehenengo aldiz lortu du txapela Viñasprek. Manex Agirrerekin aritu da buruz burukoan.

Iñaki Viñaspre, txapela jaso berritan. ENDIKA PORTILLO - FOKU
Berria
2019ko martxoaren 30a
07:44
Entzun

Lierni Altunaren eskutik txapela jantzi berritan, hala kantatu du agur bertsoa Viñasprek: "Bai garaia zen ja probatzeko/ benetan hau da itzela,/ ta ze marroia eskaintzearena/ bati bakarrik txapela…/ Bertso eskolarentzat/ izan ahal zen,/ baina uste dut ez dela…/ Lierni bisitan lagun, kidea,/ baina gaur dugu bestela…/ Amarentzako, anaiarentzat/ baina ez da hain epela…/ Uste dut badakitela…./ Iratxe eta Ekaitz argi dut/ hau merezi duzuela,/ eta etxean nahi zaituztegu/ soilik behar bezela!".

Gasteizko Principal antzokian jokatu da finala, eta Viñaspre (612) eta Agirreren (595) ondoren, honela geratu da sailkapena: Xabi Igoa (409,5), Oihane Perea (399), Peru Abarrategi (384) eta Aroa Arrizubieta (363).

Ane Zuazubiskarrek egin du saioaren jarraipena. Hauek izan dira kartzelako lanean Viñasprek eta Agirrek kantatu dituzten bertsoak:

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.