AHT
Manifestazio jendetsua egin dute Sakanan AHTaren aurka
6.000 lagun batu dira Altsasun, antolatzaileen arabera, eta tren lasterrak inguroetan eragin ditzakeen kalteez ohartarazi dute.

Astebetean bigarrenez, manifestazio jendetsu bat hartu dute Altsasuko karrikek (Nafarroa). Atzo, abiadura handiko trenaren aurka bildu ziren milaka lagun —6.000, antolatzaileen arabera—, Sakana Trenaren Alde taldeak deituta. Antolatzaileen izenean, Idoia Alkortak «kezka» adierazi zuen AHTak eraginen duen «txikizioarekin», eta bi eskaera egin zizkien Madril nahiz Iruñeko gobernuei: batetik, Nafarroan martxan diren lanak gelditzea eta egungo trenbidea hobetzeko aukerei buruzko azterketa «sakon eta objektibo» bat egitea; bestetik, txosten hori ikusgai jartzea eta horren inguruko kontsulta egitea ere proposatu zuen.
Tren sozialaren aldeko aldarrikapena egin dute eta diru publikoa herritarren beharretara bideratzea eskatu.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.