Kultura

Euskara eta euskal kultura nazioartean hedatzeko Etxepare Euskal Institutua sortuko du Jaularitzak

Etxepare Euskal Institutuasortu eta garatzen duen legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Eusko Jaularitzako Kultura Sailburu Miren Azkaratek Miramar Jauregian. Euskara eta eukal kultura mundu zabalean hedatzeko asmoarekin landu dute proiektua. Behin aurreproiektua onartuta, orain Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko da lege izaera.

2006ko irailaren 1a
16:42
Entzun
Kultura sailari atxikitako herri erakunde bezala aurkeztu du Euskal Jaularitzak gaur Etxepare Euskal Institutua, euskal kultura zabaltzeko asmoz. Berezko gaitasuna eta izaera juridikoa duen zuzenbideko pribatuko elkarte bat izango dela jakinarazi du Donostian, Miramar Jauregian Jaularitzako gobernu batzordeak uda ondoren egin duen lehen batzarrean.

BeƱat Etxepare idazlearen izena eramango duen asmo hau aurrera ateratzeko, aurreproiektua onartu ostean, erakundea sortu eta arautuko duen legea onartu beharko da Eusko Legebiltzarrean. Etxepare Euskal Institutua sortzeko eta arautzeko legea sarrera eta 12 artikuluetan egituratu dute eta hiru xedapen gehiagarri eta bi azken xedapen gaineratu zaizkiola esan du Azkaratek.

Donostian izango du egoitza nagusia erakundeak. Hala ere, lege egitasmo honen xehetasunen gehiago emateko heldu den astelehenean, hilak4, 11:00etan prentsaurrekoa eskainiko du Kultura sailburuak Lehendakaritzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.