Musika

Iseo & Dodosound, Oihaneko Zuhainetan eta Gari & Maldanbera EHZn ariko dira

Jaialdia ekainaren 28tik 30era egingo da Irisarrin, eta bertan joko dute Koban, Broken Brothers Brass Band eta Montauk taldeak ere.

Gari izango da EHZn. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Berria
2019ko apirilaren 8a
07:20
Entzun

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ziklo berri bat hasiko du aurten gazte talde batek  antolakuntza bere gain hartu ondoren, eta fase berri horren lehen ekitaldian "galtzagorriak" izango dira protagonista antolatzaileek gaur eginiko agerraldian azaldu dutenez: "Galtzagorriak euskal mitologiako pertsonaia ttipiak ditugu, eta kondairak dioenez, orratzontzietan gordetzen ziren udako solstiozoko gauean. Auzolanez eraikitzen dugun festibalaren sinbolotzat hartu nahi izan ditugu aurten".

Horri lotuta, EHZ festibala "kultura janzten lagunduko duten" sei artistaren izenak iragarri dituzte gaur: Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Oihaneko Zuhainetan, Gari & Maldanbera, Koban, Broken Brothers Brass Band eta Montauk.

Bestalde, hainbat tailer ere egingo dituzte (G7koen gailurra Miarritzen, feminismoa, etorkinak, besta eredua, burujabetza) eta Toi D'Abord zirku konpainia ere ariko da jaialdian. Led Silhouette dantza konpainiak, bere aldetik, Gaizka Sarasolaren zuzeneko musikarekin EHZrako espreski prestatutako pieza aurkeztuko du: Hiru gorputz, hiru mundu, hiru orbita. Sorkuntza espazio berean elkarbizitzen, elkarelikatzen

Sarrerak dagoeneko salgai daude jaialdiaren webgunearen bitartez. Hiru eguneko bonoa 35 euroren truke eskuratu daiteke, oraingoz, baina aurrerago prezio hori 45 eurotara igoko da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.