Korrika munduan

'Klika'-k oihartzuna izan du mundu zabalean

Besteak beste, Rapa Nui uhartean, Txinako Harresira, Shangaira, Madrilera, Bartzelonara, Valentziara, Boisera (AEB), Kaliforniara (AEB) eta Mexikora iritsi da 21. Korrika.

2019ko apirilaren 14a
07:57
Entzun

Euskal Herria eskuz esku eta pausoz pauso zeharkatzen duelako da berezia Korrika. Urrats horiek egindako bideak, ordea, urrunago ere iritsi ohi dira edizioz edizio. Aurtengoa ez da salbuespena izan, eta Euskal Herrian egindako Klika-k izan du oihartzuna munduko beste hainbat txokotan ere.

Rapa Nui. Komite Internazionalistak erakundeak bideo bat bidali du Rapa Nui uhartetik (Txile). Bertako moai eskultura erraldoi ezagunen artera heldu da Korrikaren lekukoa eta euskararen alde klika egiteko aldarria. Korrikaren abestiarekin lagunduta, bideo ederra osatu dute.

[youtube]https://youtu.be/owuCLnGuKyk[/youtube]

Txinako harresia. Ezpeletako talde batek (Lapurdi) Txinako harresiraino eraman du euskararen aldeko aldarria. Panpi Dirasarrek zabaldu ditu lasterketaren irudiak bere Twitterreko kontuan.

[youtube]https://youtu.be/nMMVKKc9caI[/youtube]

Mexiko Hiria. Hizkuntza gutxituak izan dituzte gogoan Mexikoko hiriburuan, eta horietan egindako musikaz gozatu ahal izan dute ekitaldira bildu direnek. Horrez gain, haurrentzako ekintzak eta herri bazkaria ere antolatu dituzte. Ehundik gora pertsona elkartu ditu Korrikak Mexiko hirian.

[youtube]https://youtu.be/tRx-R8oxgsM[/youtube]

San Frantzisko (AEB). Jende gutxiagorekin baina gogo betez egin dute lasterka San Frantzisko hirian ere.

[youtube]https://youtu.be/UqmwinqwO_w[/youtube]

Madril. Madrilgo Euskal Etxeak, Linguas Ceibes Elkarteak eta Euskatuak elkarteak Korrikaren aldeko eguna antolatu dute Madrilen,

[youtube]https://youtu.be/QCLLU3OwJ6A[/youtube]

 Bartzelona. Bartzelonan bizi den euskaldun ugari, euskara ikasle asko eta euskararen aldeko herritarrak batu dira. Omnium Cultural elkarteak eraman du lekukoa tarteetako batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.