Emakume bat hilik aurkitu dute Bergaran, Deba ibaian

2019ko apirilaren 16a
17:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Pertsona batek eman du abisua, 16:10 aldera. Poliziari abisatu dio, gorpu bat ikusi duelako Deba ibaian, San Prudentzio auzoan, Arrasate eta Bergara artean (Gipuzkoa). Buruz behera ikusi du, uretan. Andreak 54 urte ditu eta Arrasatekoa da.

Ertzainak joan dira esandako lekura, gorpua ibaitik ateratzeko. Segurtasun Sailak jakinarazi du indakeria zantzurik ez duela gorpuak, hara joan den auzi medikuak berretsi duenez. Autopsia egingo diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.