Errepideak

Hamahiru kilometro arteko auto ilarak izan dira Hego Euskal Herrian

Hiru gunetan sortu dira, batez ere, arazoak: A-8 autobidean Kantabriarako noranzkon, Biriatuko ordainlekuan, eta Armiñonen

jarraia165371.jpg
2019ko apirilaren 18a
17:36
Entzun

Gaurtik hasi eta datorren asteartera bitartean jai egunak dituzte askok Hego Euskal Herrian, eta halakoetan maiz gertatu ohi den moduan ugari izan dira egunok kanpoan pasatzea erabaki dutenak. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira errepideetan. Arazo nagusiak hiru puntutan izan dira Bizkaian, Kantabriarako noranzkoan, Biriatun (Lapurdin) eta Armiñonen (Araba).

Eguerdiko 13:30 inguru zirenean 13 kilometroko auto ilarak zeuden A-8an Bizkaian, Kantabriarako noranzkoan. Lapurdin, berriz, zortzi kilomatrorainoko ilarak sortu dira Biriatuko ordainlekuetan, Baionarako noranzkoan. 

Ilara txikiagoak sortu dira Araban, Armiñonen. A-1 eta Ap-1aren arteko lotunean, Madriderako noranzkoan, goizeko zortziak inguru zirenean hasi dira arazoak, eta eguerdirako bost kilometro ingurukoak ziren ilarak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.