Aberri Eguna

Zentralizazio gutxiago eta "euskal estatu gehiago" eskatu du Urkulluk

Aberri Eguneko ekitaldian egin ditu adierazpenak Jaurlaritzako lehendakariak. Jeltzaleek Bilbon ospatu dute gaurko eguna. Han izan dira EBBko buru eta kideak ere. 

jarraia165447.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko apirilaren 21a
13:44
Entzun

Hauteskunde kanpainan jeltzaleak "tolerantziarik eza eta jazarpena" jasaten ari direla salatu du Bilbon Iñigo Urkullu lehendakariak. Aberri Eguneko ekitaldian egin ditu adierazpenok buruzagi jeltzaleak, eta nabarmendu du "abertzale" izateak berarekin dakarrela "autogobernua bultzatzea, eskumenez eskumen". 

"Euskal estatu gehiago" eskatu du Urkulluk Bilboko Plaza Barrian egindako agerraldian, eta ohartarazi du hauteskunde kanpainan asko direla bestelakoak saldu nahi dituztenak ere. Hala, hiru motatako jarrerak bereizi ditu: dena nahi dutenak, eta gehienetan esku hutsik geratzen direnak; ezezkoari eusten diotenak, eta orain haien indarra hirukoiztu asmo dutenak, eta eraikitakoa desegin asmo dutenak; eta atzera egin nahi dutenak eta gobernua osatzeko soilik bilatzen dituztenak aliantzak "Euskadirekin". 

Hiru estrategia horien aldean "alternatiba bat" badela adierazi du lehendakariak: "jeltzaleena". "Berdintasunean, aldebikotasunean eta ekordioetan oinarritutako harremana nahi dugu Estatuarekin. Gure inguruko beste herrialdeen kasuan bezala, gure etorkizuna erabakitzeko ahalmena errespetatuko duen eredu bat nahi dugu". 

Bide beretik, "autogobernuari eraso" egin nahi diotenak ohartarazi ditu Andoni Ortuzar EBBko buruak. "Akordioa hausten badute, herriak gogor erantzungo du demokraziatik. Autogobernua gehiago ez sakontzetik, hura desegiteaz hitz egitera igaro dira, eta Espainiako beste alderdiek isilik jarraitzen dute". 

Biktimak gogoan

Biktimak ere izan ditu gogoan lehendakariak. "Laburbideak hartu zituzten horiek ez dira gai egindako akatsak eta eragindako min bidegabea onartzeko", salatu du, eta gogora ekarri du duela mende erdi ETAk hildako Fermin Monasterio. "Laburbideak hartu zituztenei eskatzen diet entzun ditzatela harena bezalako familiak, entzun dezatela iraganeko surfimenduaren eta etorkizuneko elkarbizitzarekiko konpromisoaren ahotsa". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.