Belar Hockeya

Reala, Europako txapeldunorde

7-0 galdu du Amsterdamen aurka belar hockey Txapeldunen Kopako finalean

Realeko jokalariak gl bat ospatzen, finalerdietako partidan. REALA
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 22a
18:16
Entzun

Realak ezin izan du ezustekoa eman, eta Europako txapeldunorde izango da. Eurohockeyko Txapeldunen Kopako finala 7-0 galdu du Amsterdamen aurka. Kontrarioak ziren faborito garbi eta nagusitasun handiz gailendu dira. Txuri-urdinak, dena den, ez dira burumakur itzuliko, mugarri historikoa ezarri baitute.

Europan taldeka jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da Eurohockey. Reala sasoi honetan ligan ez dabil fin, baina iragana denboraldian txapeldun izan zen. Europan gozatu dituligako garratzan.Herenegun Alster Alemaniako txapeldunari 2-1 irabazi zion, eta finalerako sailkatu zen —Alsterrek hirugarren postuan bukatu du—

Laino batean zen, baina Amsterdam talde profesionalak jaitsi du.  Partida hasi eta berehala bi gol sartu ditu bi penalti kornerretan, eta beste bat lehen laurdena amaitu aurretik. Ordurako Realak bazekien oso zaila izango zela irabaztea. Etxekoak nagusi izan dira partida guztian eta Priscila Jori izan da txuri-urdinen jokalari onena. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.