Artzain eguna

Aizpea Oihaneder sukaldariarekin hasi da Idiazabal gaztaren garaia

Artzain eguna ospatu dute gaur Ordizian. Aurtengo Idiazabal gaztak "usain zoragarria" duela adierazi du sukaldariak.

Artzainak eta ardiak Ordiziako erdigunetik. GORKA RUBIO / FOKU
2019ko apirilaren 24a
15:41
Entzun

2.000 ardi baino gehiagoren marruek asaldatu dute gaur Ordizia (Gipuzkoa). Hiru artaldek zeharkatu dituzte herriko kaleak 11:00etan, eta Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari eman diote hasiera. Aizpea Oihaneder sukaldariak dastatu du aurtengo gaztaren lehen zatia. Joseba Insausti artzainak eta Idiazabalgo (Gipuzkoa) Goiburu gaztandegia izan dira aurtengo sarituak, eta Jakitea elkartea omendu dute, haren hamargarren urteurrenean.

Udaleko ordezkariez gain, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek ere hartu dute parte batzar aretoan egindako ekitaldian. Horien artean izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburua, Bittor Oroz Jaurlaritzako Landa Garapeneko sailburuordea eta Xabier Arruti Landa Garapeneko zuzendaria. Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu dituzte, eta euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsi dute.

Ordiziako Artzain egunean ohikoa den moduan, aharien eta ardien erakusketak eta lehiaketak izan dira. Gainera, ardien ile mozketa erakustaldia eta gain gazta egite erakustaldia ikusteko aukera izan dute bisitariek Garagartza plazan, baita mamia dastatzekoa ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.