Hilberria

Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra hil da

Osinalde Sariaren lehen edizioa irabazi zuen bertsolaria hil da gaur Zaldibian, 86 urterekin. Patxi Iraola 1965ean hasi zen jendaurrean bertsotan, eta harrez gero botatako bertso asko eta bere garaiko beste bertsolari askorenak jaso zituen Naizen apurra liburuan.

Juantxo Egaña / XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Goierriko Hitza -

2019ko apirilak 27

Patxi Iraola Garmendia bertsolaria, epailea eta gai jartzailea hil da gaur Zaldibian, jaioterrian, 86 urte bete eta hiru egunetara. Astelehenean, hilaren 29an egingo diote agurra, Zaldibian bertan.

Txikitatik izan du Patxi Iraolak bertsoarekiko zaletasuna. Goierritarra aldizkariak 2009an egin zion elkarrizketan esan zuenez, aita izan zen ezagutu zuen lehen bertsolaria, tabernatan eta elkarteetan abeslari ibiltzen baitzen. Etxean ere, Olegi baserrian, bazuen bertsoa, amak bertso zaharrak kantatzeko afizioa zuelako eta anaia eta biok Uztapide eta Basarriren plantak eginez ibiltzen zirelako, elkarri bertsoka. Hala, bertsolaritzarekiko griña handituz joan, eta plazara  atera zen; Zaldibian bertan debutatu zuen, 1965ean, Jose Mari Aranburu lagun zuela. Jesus Eskisabel ‘Jainkoa’ legorretarrak bultzatu omen zuen jendaurrean agertzera. Handik aurrera, saio dezente egin zituen, batez ere Nafarro aldean 1972-1974 tartean.

Informazio gehigo, Goierriko Hitzan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna