Dantza

Sei koreografo hartuko ditu Atalak 2.0. programaren aldi berriak

Egitasmoarekin "Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko ehun koreografikoa" sustatu nahi dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Aurten lehen aldiz, Dantzaz konpainiako dantzariak soilik ez, kanpokoak ere hartuko ditu programak.

Atalak 2.0. programaren aurkezpena, gaur goizean, Donostiako Tabakaleran.
Atalak 2.0. programaren aurkezpena, gaur goizean, Donostiako Tabakaleran. Jagoba Manterola / Foku

Itziar Ugarte Irizar -

2019ko apirilak 30

Ondorengo koreografoak izango dira Atalak 2.0. programa berrian egonaldia egingo dutenak: Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez, 2019an; eta Denis Santacana, Laida Aldaz eta Eneko Gil, hurrengo urtean. Bi asteko sorkuntza laborategi bana gidatuko du bakoitzak, 8-12 dantzari inguruko taldeak haren esku izanda.

Gaur goizean aurkeztu dute sormen koreografikoa sustatu nahi duen egitasmoaren edizio berria, Dantzaren Nazioarteko Egunaren biharamunean. Eta, hain justu, hori baliatu du Bertha Bermudez Atalak 2.0.-eko koordinatzaileak, "dantzaren profesionalizazioaren" alde egiteko. Azken emaitzan itsutu gabe, Atalak 2.0. programa "laborategi bat" dela azpimarratu du: "Helburua ez da egonalditik lan koreografiko bukatu batekin ateratzea, arakatzea baizik; elkarrizketa bat sortzea dantzariekin, eta ideiak trukatzea, bilaketan sakontzea".

Dantzaz konpainiak abiatu zuen programa, baina urterik urte bazkideak lotzen eta oinarria sendotzen joan da. Programaren sustatzaileak Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura, Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa, Azkuna Zentroa, Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografikoa, Nafarroako Baluarte Fundazioa eta Gasteizko Antzokien Sarea izan dira aurten; azken hau lehenbizikoz bat da programara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

«Hau deserosotasun baten kronika da»

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Barruan sentitzen zuen ekaitza aztertzeari ekin, eta 'Galerna'-z erditu da artista. Bere identitateari eta gizarteari buruz galdezka hasi, eta hamaika galdera berri sortu zaizkio. Tabakaleran ditu ikusgai; liburuan ere eman ditu. Erantzun bila segitzen du.
Mary Shelley idazlea, John Opie artistak ondutako erretratuan. ©BERRIA

Azken gizakia gizakiaren azkenean

Joannes Jauregi

Otsailean 170 urte izango dira Mary Shelley hil zela. 'Frankenstein' du lanik ezagunena, baina, 2021 honetan, merezi du haren beste lan bati ere erreparatzea, lotura garbia baitu 2020tik mundua hartua daukan pandemiarekin.

Euskal ipuingintza modernoaren erakusleihoa

Nagore Fernandez

Egilea: Ibon Egaña Etxeberria. Argitaletxea: Alai.

Herra eta beldurra mahastien artean

Aiora Sampedro

Egilea: Miren Gorrotxategi. Argitaletxea: Txalaparta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna