Apustu etxeak

Jokoari lotutako publizitatea salbuespenekin debekatzea erabaki du EITBk

Espainiako loteriaren eta ONCEren iragarkiak eta eskubideak eskuratzeko ezinbestekoak diren promozioak ematen jarraituko du irrati-telebista publikoak.

Maite Iturbe, EITBko zuzendari nagusia. ENDIKA PORTILLO, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko maiatzaren 2a
14:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maite Iturbek eman du Administrazio Kontseiluaren erabakiaren berri. "Pertsona ahulenak" babesteko helburuarekin hartu dute apustu etxeen iragarkiak debekatzeko erabakia, 2012tik zetorren araua egokituz.

Era horretan, hemendik aurrera EITBk ez du onartuko jokoarekin lotutako inolako publizitaterik, eta ezta marka edo ekitaldien publizitate korporatiboa ere, baldin eta hura gauzatzen duten enpresen jarduera nagusia jokoa bada.

Dena den, arauak baditu salbuespenak. Debeku horretatik kanpo geratuko dira Espainiako Estatuko administrazioaren eta ONCEren eskumenekoak diren loteria eta apustuak, eta baita eskubideak eskuratzeko eta hedatze seinalea ekoizteko ezinbestekoak diren publizitate estatiko eta promozioak ere. Horrez gain, pilota partiduen kasuetan, irrati-telebista publikoak enpresekin negoziatuko du jokoarekin zerikusia duen publizitatea murriztu edo ezabatzeko.

Araua onartu duten arren, indarrean dauden akordioak errespetatuko dituzte. Baina datorren urte hasieratik aurrera, indarrean sartuko da araudi berria.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA