Pilota

Espainiako selekzioari uko egin diote hiru pilotarik

Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte aurtengo Munduko Kopa prestatzeko saioetara deitu ditu Espainiako selekzioko hautatzaileak. Hirurek uko egin diote entrenamenduetan parte hartzeari.

Asier Aspuru —beheko lerroan, eskuinean— euskal selekzioko pilotari talde batekin.
Asier Aspuru —beheko lerroan, eskuinean— euskal selekzioko pilotari talde batekin.

Berria -

2019ko maiatzak 2 07:16

Frantzian jokatuko da Munduko Kopa aurten, eta Aspuruk, Ziarrustak eta Ugartek ongi dakite kirol lorpen pertsonal bat lortzeko aukera izan daitekeela bertan lehiatzea. Ofizialtasunaren aldeko bidean, urratsa egitea erabaki dute, ordea, eta uko egin diote Espainiako selekzioan aritzeko hautaketa fasean parte hartzeari, argudiatuta selekzio horrek ez dituela ordezkatzen. "Soilik Euskal Herria ordezkatuz jokatuko nuke", adierazi dio Aspuruk Anboto agerkariari.

Aspururen iritziz, euskal kirolariek Espainiako selekzioarekin jokatzeak Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasunik eza "normalizatzea" du ondorio, eta hari uko egitea, berriz, auzia gizarteratzeko eta "ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko" baliagarria dela deritzo.

Aspuruk, Ziarrustak eta Ugartek Alfonso Sanz esku pilotako trinket jokamoldeko Espainiako hautatzailearen deia jaso zuten Aste Santuan. Hirurak ere maila handian ari dira lehiatzen. Datorren asteburuan, GRABNI —Gipuzkoako, Errioxako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Iparraldeko— federazio arteko txapelketako finala jokatuko dute, Bizkaiko selekzioarekin, Hendaian. Aspuruk buruz buruko txapela jokatuko du, eta Ziarrustak eta Ugartek binakakoa jokatuko dute.

Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasunari buruzko afera lehen lerrora eraman zuen Nazioarteko Pilota Federazioak Bixintxo Bilbaori jarri zion zigorrak. Urtebetez nazioarteko lehiaketetan jokatzea debekatu zion, Munduko Txapelketako finala irabazi ondoren podiumera ikurrinarekin igotzeagatik. Bilbaok BERRIAk argitaratutako elkarrizketan adierazi zuen zigorrak agerian utzi zuela "batzuek gordea duten gorrotoa". Pilotariak helegitea jarriko zuela iragarri zuen, eta Nazioarteko Pilota Federazioak atzera egin zuen. Ezarritako zigorra kentzea erabaki zuen azkenean.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin diote Athletici

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin diote Athletici

Aitor Manterola

Juan Mari Aburto alkateak hartu du klubaren ordezkaritza udaletxean, eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak Aldundian.

Athleticeko jokalariak garaipena ospatzen. / ©Pablo Garcia, EFE

Athletic txapeldun, perfekzioaren mugan jokaturiko final batean

Aitor Manterola

Athleticek futbol talde batek hartzen dituen arlo guztietan sekulako maila emanez lortu du titulua. Merezita irabazi dio finala Bartzelonari: 2-3, luzapenean.

 ©EFE

Baskoniak Joventut izango du aurkari Espainiako Kopan

Aitor Manterola

Otsailaren 12an jokatuko dute bi taldeek final-laurdenetan, Madrilen. Irabazleak Bartzelona-Unicaja partidako garailea izango du kontrario finalerdietan. 

Ezkurdia sake bat egiten, atzo, Astelena pilotalekuan. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Jaka-Martijaren lehen garaipena, ozta-ozta

Berria

21 eta 16 aurretik joan da bikote gorria, baina 21era berdintzea lortu dute Ezkurdiak eta Ladis Galarzak. Azkenean, Jakak txokoan egindako tanto batekin amaitu da lehia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.