Albistea entzun

Jokatu ahal izango du

Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak bertan behera utzi du Bixintxo Bilbaori ikurrina erakusteagatik jarritako urtebeteko zigorra
Bixintxo Bilbao, ikurrinarekin Munduko Txapelketako podiumean, Frantziako selekzioko beste pilotariekin batera.
Bixintxo Bilbao, ikurrinarekin Munduko Txapelketako podiumean, Frantziako selekzioko beste pilotariekin batera. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko martxoak 1

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV) bertan behar utzi du Bixintxo Bilbaori jarritako urtebeteko zigorra. Iazko Munduko Txapelketako sari banaketa batean ikurrina — arautegiaren arabera, «bandera ez ofizial bat»— erakusteagatik, urtebeteko debekua ezarri zioten nazioarteko txapelketetan. Lau egun geroago, Xabier Cazaubon FIPVko presidenteak erabaki du, erabaki pertsonal batean, zigorra indarrik gabe uztea. Pilotariak pozik hartu du albistea, baina euforiarik gabe: «Ez da albiste ona, erabaki logikoa baizik».

Bixintxo Bilbaok astelehenean izan zuen zigorraren berri, eta asteartean bertan aurkeztu zuen helegitea, Lilou Etxeberria Frantziako Pilota Federazioko presidentearekin laguntzarekin. Bi egun nahikoak izan dira FIPVk atzera egin eta presidenteak zigorra bertan behera utz dezan. Cazaubonek atzo eman zuen erabaki aldaketaren berri, ohar baten bidez, eta Julian Garcia Angulo Espainiako Federazioko presidenteak eta FIPVko diziplina batzordearen «babesa» eskertu zuen. Ohar berean, jasotako «irainak» salatu zituen.

Bilbaoren zigorrak hauts asko harrotu du, eta babes eskaintzak ugariak izan dira: Jon Redondo Jaurlaritzako kirol zuzendariak adierazi zion, alderdi politiko abertzaleek, Euskadiko Pilota Federazioak, pilota elkarte ugarik... Bilbaoren ustez, garrantzitsuak izan dira. «Sostengu handia izan dut, Jaurlaritzak berak adierazi dit. Ez dakit Cazaubonek zergatik egin duen atzera, baina, nire ustez, garbi ikusi dute erabaki irrigarria zela». Bilbaok ez zuen presidentearen deirik jaso atzo, ezta zigortu zutenean ere. Nazioarteko Federazioa aste osoan ez da jarri harremanetan harekin —Iruñean du egoitza—. Entrenatzen ari zela jakin zuen zigorra kendu ziotela —bizkarreko tendinitisa sendatzeko lanean ari da—.

Bilbaok ez daki arautegia aldatuko duten edo erabaki hau salbuespena izango den. «Errespetua eskatzen dut nik, Euskal Herriarekiko eta euskal ikurrekiko. Nik besteen ikurrak errespetatzen ditut, eta besteek nireak errespeta ditzatela nahi dut, guztiok giro onean lehiatu ahal izateko». Aurrera begira, baina, pilotariak garbi du konponbidea ikurren onarpenaz haratago doala. «Ni euskal selekzioaren aldekoa naiz. Euskal selekzioan gustura jokatuko nuke, eta nazioarteko federazioan onartua izateko bideak aurkitu behar dira. Agian, honen oihartzunak prozesua erraztu dezake. Nahi duenak Frantziarekin, Espainiarekin edo Euskal Herriarekin joka dezala. Guztiontzat hobe litzateke, baita pilotarentzat ere».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bi bikoteak, konforme pilotekin

Bi bikoteak, konforme pilotekin

Aitor Manterola Garate

Elezkanok eta Zabaletak batetik, eta Peñak eta Albisuk bestetik, igandeko finalerako pilotak aukeratu dituzte Bizkaia pilotalekuan. Baikoko bikotearenak bizixeagoak dira.

Santiagotarrakeko arraunlariak, larunbatean, Orioko estropadan. ©JOXE MARI OLASAGASTI

«Denok izan ginen irabazleak»

Aitor Manterola Garate

Arraunean egun historikoa izango da 2021eko maiatzaren 1a: lehen aldiz jokatu zen emakumeen zortziko ontzien Gipuzkoako Txapelketa, Orion. Bide luze baten hasiera beharko luke.

Danel Elezkano, pilota bat eskuetan duela, herenegun, jaioterrian, Zaratamon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Txarrenari ere onena atera dio

Julen Etxeberria

Danel Elezkanok kolpe gogorra hartu zuen Aspek aurreko binakakotik kanpo utzi zuenean. Orduan bizi izandakoak «asko» ikasteko eta gauza batzuk «gehiago baloratzeko» balio izan diola dio; batez ere, «gertukoen maitasuna sentitzea».

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Finala ez da izango gure arteko azken partida bezalakoa»

Julen Etxeberria

Txapelketa ikusgarria egin du Zabaletak, eta makina bat laudorio jaso. Eskertu egin ditu, baina zehaztu du «kasu gutxi» egiten diela. Lana biribiltzea besterik ez du buruan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna