Sanferminak

Edurne Taintaren lanak irabazi du sanferminetako kartel lehiaketa

Irudian, Udaletxe plaza ageri da goitik ikusita eta jendez gainezka. Uztailaren 6 batekin amestu nuen atzo izena du lanak.

jarraia165889.jpg
2019ko maiatzaren 3a
15:39
Entzun

Urtero moduan, aurten ere herritarrek aukeratu dute sanferminetako kartel irabazlea. Zortzi ziren finalistak, eta horien artean Edurne Tainta burlatarraren lana aukeratu dute herritarrek, bozka bidez.

Eguna eta gaua islatzen ditu Uztailaren 6 batekin amestu nuen atzo izeneko lanak. Politikarik gabeko afixa da, eta bandera neutroak agertzen ditu. Udaletxeko plaza ageri da bertan, goitik ikusita eta jendez gainezka. Kartelak 3.180 boto jaso ditu (%29,9). Bigarren tokian geratu da Txist-jazz  izenekoa, 2.183 botorekin (%20,5).

Parte hartze handia nabarmendu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Iaz baino %63 boto gehiago jaso dituzte aurtengo prozesuan. Orotara 10.629 herritarrek eman dute botoa, iaz baino 4.118 gehiagok, gehienek Internet bidez. "Honek erakusten du halako parte-hartze prozesuen garrantzia", nabarmendu du Asironek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.