Albistea entzun

Kilometroak

Swing erritmoa jarri diote aurtengo Kilometroak jaiari

Zarautzko Salbatore Mitxelena ikastolako kideek landu dute kanta eta bideoklipa ontzeko prozesu osoa. Ni, hi hura... ikastola mundura! izena du kantak —hori da aurtengo Kilometroetako leloa—, eta ikastolaren talde izaera, gutasuna, adierazi nahi izan dute.

Berria -

2019ko maiatzak 3

Aurtengo Kilometroetako kanta aurkeztu du gaur Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak. Koreografia alai batez lagunduta, dantzan jarri dute herriko plaza, swing doinura. Aurkezpeneko ikuskizunean, azken unera kantari izan dira Ni, Hi eta Hura mamorroak, ikastolen festarako sortu dituzten pertsonaiak. Batukada feminista ere lagun izan dute. Bideokliparen emanaldiaren ostean, konfeti eta serpentinekin amaitu da aurkezpena, jaiak aurrera egin badu ere.

Kilometroak 2019ko abestia defnitzeko, "gurea" hitza aukeratu dute Salbatore Mitxelenakoek. Hain zuzen, Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! da aurtengo Kilometroetako leloa, eta horren baitan dagoen talde izaera nabarmendu du abestiak. Izan ere, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako kideek elkarlanean egin dute abestia eta bideoklipa ontzeko prozesu guztia; abestiaren hitzekin hasi, eta bideoa grabatzeraino.

Nahikari Gabilondo Mendizabal ikastolako ikasle ohi eta ikastolako bi ikasleren amak sortu du hitza, eta horixe nabarmendu du: "Ikastolak oinarri, euskarri eta etorkizun herria duela azpimarratu nahi izan dugu; horma eta logoetatik haragoko zerbait garela. Gu gara, eta hala sentitzen dugun guztiok gaude gu horretan. Ez genuen nahi abesti hau 2019ko Kilometroetan hasi eta bukatuko zen zerbait izatea, eta gerora ere mezu hori gogoratzen lagundu diezagun eman diogu forma hori".

Garbi zuten doinuak dantzagarria, alaia eta ibiltaria izan behar zuela, eta, aldi berean, ihes egin nahi zioten ohikoari. Hala azaldu du Hodei Esteban Pertusak, ikastolako irakasleak eta doinua proposatu zuenak: "Errepika leloan oinarrituta egongo zela jakinda, zerbait oso saltaria ateratzen zitzaidan, swinga edo Balkanetako musika... Txaranga batekin kalean jotzeko moduko doinuak dira, gainera, eta, bide batez, kanpokoa gure egiteko aukera ere ematen digute. Azkenean, jatorrizko swingaren alde egin genuen, eta moldaketan eta interpretazioan ikastolako komunitateko kide ugariren parte-hartzea bilatu dugu".

Aipatzekoa da, Kilometroak Zarautzen egin ziren aurreko bi aldietan bezala, oraingoan ere ikastolako haurrek abesten dutela kanta. Grabaketa eta bideoa ere ikastolaren inguruko kideek egin dute. Hasieratik bukaerara gutasunak agindu du, beraz.


Zarauzko Musika plazan egin dute kantuaren aurkezpena. Argazkia: Kilometroak 2019

Hauexek, kantaren hitzak:

Itsasotik zeruraino
urdinean urdinago,
herria dut, herria naiz, ikastolatik harago.

NI naiz abiapuntua,
NI naiz hitzaren arnasa,
NI naiz harri-koxkorrekin eraikitako jolasa.

Ni, hi, hura... Jauzi eginik gura
Ni, hi hura... Ni, hi, hura... Ikastola mundura!

HI haiz behinola egin zen habia baten oraina,
geroztik nor babestua
izan duena ordaina.
Inoiz baino ederrago,
inoiz baino berdeago,
bide hontan emandako pauso bakoitzean hago.

Ni, hi, hura... Jauzi eginik gura
Ni, hi hura... Ni, hi, hura... Ikastola mundura!
Hura putzu more bat da

Eta putzuaren jiran
mamorruak hor dabiltza algaraka kalejiran.
Patinetez, bizikletaz
edo eskutik helduta,
irten gaitezen mundura
mundua zain daukagu ta!

Ni, hi, hura... Jauzi eginik gura
Ni, hi hura... Ni, hi, hura... Ikastola mundura!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maria Txibite lehendakaria eta Ramon Alzorriz PSNko bozeramailea, Nafarroako Parlamentuan. ©JESUS DIGES / EFE

Sindikatu Medikoaren hordagoari men egiteko prest azaldu da Txibite

Ion Orzaiz

Lehendakariak justifikatu du Osasunbideko sendagileei aukera ematea osasun pribatuan ere jardun daitezen: «Profesionalak erakartzeko bidea da». Erabakiaren aurka azaldu dira EH Bildu eta Ezkerra
'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan aurkitutako migratzaileen ontzi baten erreskatea, artxiboko irudia. ©Itsas Salbamendu Humanitarioa

'Aita Mari' ontziari espediente bat ireki diote, ia milioi bat euroko isunarekin

Isabel Jaurena

Zigorra 2020ean Palermon (Sizilia, Italia) gertatu ziren ekintza batzuen baitakoa da.

EMBren autobusen kontrako azaroko sabotaia. / ©BERRIA
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo, Iruñean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Pribatuaren interesak babestea» egotzi dio LABek Sindikatu Medikoari

Itsaso Jauregi

Iruñeko elkarretaratzean, sindikatuak adierazi du sendagileen esklusibotasuna kentzea osasun publikoaren kalterako izanen dela

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.