Euskaltzaletasuna eta Feminismoa ikastaroa

Generoaren eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen

Itziar Gandarias Goikoetxea Psikologo soziala eta Deustuko Unibertsitateko irakaslearen hitzaldia BERRIA TBn ikusi daiteke.

Berria TB
2019ko maiatzaren 3a
18:38
Entzun

Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu goiburupean, bost saioko ikastaroa antolatu dute elkarlanean UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakin aldizkariak.  Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkargune eta harremanei buruz hausnartuko dute, urtarriletik maiatzera bitartean. Joan den astelehenean egin zuten laugarren saioa, Itziar Gandarias Goikoetxea hizlari zela. Saio hori ikus daiteke BERRIA TBn.

Urtarrilaren 28an egin zuten lehenengo saioa, bertan Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrerek 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea' hitzaldia eman zuten.

[Youtube]https://youtu.be/mqeULQ2fPJg[/Youtube]

Bigarren saioa otsailaren 25ean egin zuten Aizpea Otaegi Mitxelena eta Jaime Altuna Ramirez hizlari zirela. Euskara eta generoaren arteko harremanaz aritu ziren.

[Youtube]https://youtu.be/bZ3axo0Wr18[/Youtube]

Hirugarren saioan Saioa Iraola Urkiola feminismoaren genealogiaz aritu zen.

[Youtube]https://youtu.be/3-krwF7yEGg[/Youtube]

Azkeneko saioa maiatzaren 27an izango da. Amelia Barquín López Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasleak euskaraz hizkuntza sexista ekiditeko bideak proposatuko ditu. Azken saio horren ostean, Ane Labaka Mayozek eta Bea Egizabal Ollokiegik Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko dute, Erradikalak gara ikuskizunaren jarraipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.