Albistea entzun

'Euskal gatazka'

Mendebaldeko Europako gatazka armaturik "luzeena", pantaila handira

Dirua biltzeko kanpaina bat hasi dute, Hipotesi Demokratikoa filma babesteko. Euskal gatazkaren 80 urteko historia "barnetik kontatu" eta nazioartean ezagutaraztea du helburu Thomas Lacoste zinemagilearen proiektuak.

Mendebaldeko Europako gatazka armaturik
Mendebaldeko Europako gatazka armaturik "luzeena", pantaila handira

Berria -

2019ko maiatzak 3 15:28

1936ko gerratik, 2018ko maiatzaren 3ra —ETAk bere ibilbidea bukatu zuen eguna—. Denbora tarte hori jaso nahi du Thomas Lacoste zinemagilearen L’Hypothèse démocratique filmak (Hipotesi Demokratikoa), "Mendebaldeko Europako azken gatazka luzeenaren historia barnetik kontatzeko xedez". Lehen mailako eragile, lekuko, biktima eta analistei eman diete hitza; bi urteko lanaren ondoren, 70 lagun baino gehiago elkarrizketatu dituzte —250 bat ordu dauzkate grabatuta—, eta muntaketa fasean dira egun.

Besteak beste, hauek hartu dute parte: Kofi Annan, Brian Currin, Michelle O'Neil, Arnaldo Otegi, Jesus Egiguren, Iñaki Anasagasti, Mariano Rajoy, Jean-Rene Etxegarai, Anita Lopepe, Max Brisson, Itziar Aizpurua, Julen Madariaga, David Pla, Anaiz Funosas, Grazi Etxebehere...

"Hipotesi demokratikoa edo bere zortea eskutan hartu duen herri baten epopeia, Espainiako eta Frantziako Estatuek bakeari bizkar eman zietelarik". Begirada horretatik hurbildu dira egileak Euskal Herrira, azaldu dutenez, "momentu erabakigarri" batean: "Agertoki militarra agertoki politiko bilakatzearekin, Euskal Herriarentzat historia berria hasi zen". Izan ere, lurralde "xumea" izan arren, prozesua aldebakartasunetik egiteak munduko gatazka askorentzat "aukera guztiz berriak" ireki dituela uste dute egileek.

Hiru formatutan zabaldu asmo dute proiektua: telebistan, zineman eta sarean. Dokumental luze bat prestatzen ari dira pantaila handirako, eta formatu laburragoan emango dute telebistan. Web orrialde bat ere ondu dute, "pedagogikoa da eta ondareari buruzkoa", film luzearen osagarria eta segida gisa.

Bide bat baino gehiago zabaldu dituzte sustengua emateko ere. Internet bidez, txeke batekin edo DVDa aurrez erosiz egin liteke ekarpena. Proiektuaren webgunean jaso dute informazio guztia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Senideek eta abokatuek egindako agerraldia, gaur, Azpeitian. ©Jon Urbe / Foku

Pasaiako sarraskian hildakoen senideek auzia gizarteratu nahi dute, egia argitzen laguntzeko

Iosu Alberdi

Harreman dinamika bat abiatuko dute martxoaren 28ra bitarte. Orduan egingo dute ustez segadan parte hartu zuten zazpi polizia identifikatzeko saioa.

Alfredo de Miguel epaitegira sartu aurretik, Gasteizen, 2019ko abenduan. ©ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE

Ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzea baztertu du Eusko Jaurlaritzak

Xabier Martin

EH Bilduk dio gobernuak ez duela lehentasun gisa «ustelkeriaren aurka egitea». Jaurlaritzak uste du, ordea, ustelkeriaren aurka badela «egitura zabal bat»

Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzaile Agus Hernan, atzo, Zaballako espetxean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Foro Sozialak azken bilera egin du EPPK-ko ordezkariekin

Gotzon Hermosilla

Honenbestez, bi aldeek bukatutzat eman dute 2017an irekitako elkarrizketa iraunkorreko etapa. Foro Sozialak esan duenez, EPPK-k ontzat jo du urte hauetako harremana

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...