Bengoetxea VI.a 8-22 Urrutikoetxea

Urrutikoetxeak ez du huts egin

Mikel Urrutikoetxeak 8-22 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari, eta bera da finerdietarako hirugarren sailkatua. Gaur osatuko da laukoa, Danel Elezkanoren eta Peio Etxeberriaren arteko kanporaketaren irabazlearekin.

Urrutikoetxea eta Bengoetxea, atzo, buruz buruko txapelketaren final-laurdenetako partidan, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2019ko maiatzaren 6a
11:56
Entzun

Urrutikoetxeak helburu nagusia bete du: oparirik ez egitea. Buruz buru, horrek balio handia duela nabarmendu du zaratamarrarak, partidaren ostean. Pilota bizi irten zaio eskutik eta pozik geratu da kantxan izan dituen sentsazioekin.

Bengoetxea VI.a, berriz, ez da batere eroso aritu. Frontisetik urrun jokatu behar izan du eta erasoan saiatu denean, jokaldiak ez zaizkio nahi bezala irten. Urrutikoetxea gehiago izan dela onartu du, eta hura zoriondu du.

Finalerdietarako hirugarren sailkatua da Urrutikoetxea. Aurretik, txartela lortu dute Iker Irribarriak eta Joseba Ezkurdiak. Azken hori izango da Urrutikoetxearen aurkaria, maiatzaren 18an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Gaur osatuko da finalaurrekoetako laukotea. Danel Elezkanok eta Peio Etxeberriak elkarren aurkoa jokatuko duten kanporaketa irabazten duena izango da laugarren sailkatua. Irabazleak Irribarria izango du aurkari, hilaren 19an, Eibarko Astelehenan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.